LEMOIZKO BARNETEGIA
Astelehena zen, 17, 2.Cko klase guztia elkarrekin geunden barnetegi batera joateko, Lemoizera. 9etan, autobusa hartu genuen eta errepide batetik joan ginen. Ordu eta laurden pasa eta gero, etxe polit-polit bat ikusi genuen mendi baten goiko aldean. Lurralde handia zen, zaldiekin, kolunpioekin, …
Heldu bezain laster, Mikel eta Naroa, begiraleak, etxea barrutik erakutsi ziguten. Erakusteko, ``tren itsua ´´ deritzon jolas bat egin genuen. Arratsaldean jolas pilo bat egin genituen oso dibertigarriak.
Asteartean, hondartzara joan ginen ``body-board´´, ``surf´´ eta ``kaiak´´ egiteko. Ekintza hori oso-oso dibertigarria izan.Barnetegira askariaren orduan heldu ginen.
Asteazkenean, euria egin zuen eta barruko jolasak egin genituen, jolas bat, sare batetik gelaren beste aldera pasatzean datza eta ez zen oso ondo atera taldeko lana gaizki antolatu genuelako, pentsatu gabe egin genuelako.
Ostegunean, zaldiz ibili ginen eta oso dibertigarria izan zen trotean bakarrik ibiltzea. Gauean diskoteka bat egin genuen eta oso dibertigarria izan zen.
Ostiralean, etxera bueltatzeko eguna izan zen. Altzatu bezain pronto maleta egin genuen eta gero jolas batzuk egin genituen begiraleekin. Horrekin batera egun guztien zehar filmatutako ekintzetako D.V.D bat ikusi genuen oso polita.
Oso dibertigarria izan zen izan zen eta esperientzia ahaztezina 2.C BETIKO!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario